|
| BOZA Ediziogunea - Taldeak |
| Taldea: |
PIER PAUL BERZAITZ |
| Diskak: |
| ARNAUD D OIHENART 1592-1667 POEMES DE JEUNESSE

ELKAR / 2008 Tradizioaren jarraitzaile eta bultzatzaile amorratua, zuberotar kantagintzari beste sentiberatasun bat ekarri dio, zalantzarik gabe, aspaldiko emozioak, olerkiak, kantak eta ametsak, garaikide bilakatuz.
Arnaut Oihenart (Maule, 1592 - Donapaleu 1667) historialari, abokatu eta olerkari zuberotarraren irudia dakarkigu Berzaitzek, oraingoan, POEMES DE JEUNESSE disko eder honetan. Notitia utriusque Vasconiæ lan historiografikoagatik da ezaguna, baina bere olerkia ez dago oso zabaldurik.
Berzaitzen zilarrezko ahotsaren samurtasunak indar handia du, eta Jöel Merah musikariaren moldaketa argiak, baikorrak eta aberatsak dira lan honen oinarria, Oihenarten poesiaren kalitatea eta humanismoa nabarmentzeko. Horrela, zuberotar tradizioaren iraunkortasunaren aldeko lana ekoitziz, euskal kulturaren arragoari etorkizun izpiak ekar dakizkioke.
| |
| LILI BATEN KANTOREA

ELKAR / 2005 Zuberoako Muskildi herrian sortu eta duela 35 urte hasi zen kantatzen Berzaitz. Zuberotar tradizioaren maitale sutsua, betidanik saiatu izan da bere sorkuntzazko kantuekin bat egiten, oreka samur, delikatua lortuz. Bere lehen diskoa (Han eta Hor) 1975. urtean kaleratu zuen eta harrez geroztik Zuberoko hainbat pastoral idatzi ditu, ikuskizun handiak produzitu (Elkano dugu ezagunena) eta batez ere, oraingo idazle gazteekin bat (Itxaro Borda
) kantu berriak egiteari ekin dio. Duela bost urte Baratze bat izeneko disko ederra plazaratu zuen eta aurten, disko berria plazaratu aitzin, berak idatziriko Ligi Erico pastorala estreinatuko du. | |
| BARATZE BAT

ELKAR / 2000 Muskildin (Zuberoa) 1952. urtean jaioa, Pier Paul Berzaitz oso loturik izan da betidanik Zuberoako kanta eta herriari. Aspalditik Pauen bizi arren, harreman zuzena izan du bere herriarekin eta, modu honetan, pastoralak idatzi, estrenatu, espektakuluak antolatu ("Euskal Izpiritua" bere azkenekoa, 50.000 pertsona baino gehiagok ikusi ahal izan du) eta batez ere kantuak sortuz ematen du denbora Pier Paul-ek. Disko honekin, bere 25 urtetako karreraren bilduma bat aurkeztu nahi da eta Berzaitzek sorturiko kanturik ederrenak eskaini, Zuberoako zapore modernoa, betidanikoa eta betirakoa. | |
|
| Kontaktua: |
boza@e-boza.com / 943 317 150 |
| Estiloa: |
HERRI FOLKLOREA |
|
|
|
|
|
|
|
|

|
|
|
© 2001-2010 - BOZA Ediziogunea -
boza@e-boza.com
- Eskubide guztiak erreserbatuak
Portuetxe, 88 - Bis - 20018 Donostia
Tel.: 943 31 71 50 - 943 31 02 67
Fax: 943 31 71 50 - 943 31 02 16
|
|
|
|