| Laburpena: |
Zuberotarrentzat Pirinioek garrantzia handia dute. Auñamendi ikono esanguratsua da hango bizimoduan, Zuberoko kantuen esentziak mendi haien magalean sortzen direla esan daiteke.
Jean Mixel Bedaxagarrek, beste inork ez bezala ezagutzen ditu kondairak eta hango sinbologia.
Disko honetan kantu tradizionalaren zuztarrak aurkezten ditu, euskal identitatearen sorburu direlakoan.
Lan eder honetan, besteak beste, Mixel Arotze, Erramun Martikorena, Amaren Alhabak eta Johañes Bedaxagar ditu laguntzaile. |