| Diska: |
NABIL |
| Taldea: |
AMAIA ZUBIRIA |
| Disketxea: |
ELKAR |
| Urtea: |
2008 |
| Irudia: |

|
| Laburpena: |
Amaia Zubiria euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jabe da. Magia handiarekin nahasten du kantuaren sentimendua kantatzearen plazerarekin, eta entzuleak, azkenean, ahotsaren lilurak harrapaturik, haren uhinen menpera gelditu baino ezin du egin.
Disko berri honek, iturri zaharrari darion ur beti berri eta freskoaren modura, errepertorio klasikoari helduko dio, bereziki Iparraldeko tradizioa ekarriz , amini bat hegoaldetik, hala nola historikoak izan diren bi emakume kantariren kantu zoragarri pare bat ere (Lurdes Iriondoren HALA ERE eta Estitxuren AVE MARIA ezagunak). |
| Estiloa: |
HERRI FOLKLOREA |
|
|