| Laburpena: |
XABI SAN SEBASTIANen Ospela diskoa aurkeztuko du, bere bakarkako bigarrena. Autoreak nortasunez beteriko rock melodiko interesgarria eskaintzen digu, argi-itzaletan ñirñir distiratzen duten 13 kanta zuzen bezain samur, biziak bezain gozoak, sentiberak eta, aldi berean, indartsuak, bizitzaren iraganak uzten dituen zertzeladen lekuko musikal erakargarria osatuz.
Disko honekin, XABI SAN SEBASTIANek gure herriko kantagintzaren transmisioan beste katebegi sendo bat osatuko du, etorkizunez beteriko musika sortuz eta interpretatuz, eta bide batez, musikaz beteriko etorkizuna bermatzen lagunduz. |