| Diska: |
SOLO PARA TI |
| Taldea: |
LEIZE |
| Disketxea: |
OIHUKA |
| Urtea: |
2008 |
| Irudia: |

|
| Laburpena: |
Leize denbora asko egin du taula gainetatik kanpo, baina kideek rockaren grina bizirik mantendu dute entsaioak egiteko eta kantuak konposatzeko asteroko hitzorduari eutsiz. Hainbat jaialtitara joateko eskaerak jaso izan dituzte; Leyendas del Rock ospetsua da horren lekuko, non Ufo eta Saxon mailako taldeekin jo baitzuten. Gauzak horrela, itzultzea erabaki dute, baina beste album batekin.
Zuzeneko disko bikoitza atera zutenetik hamaika urtera etorri da Solo para ti, beteranotasunaren, konstantziaren eta beren lanean sinesten duten adierazgarri: nabaria da bizitzako hainbat jarreren transmititzaile den rockaren indar geldiezina, baita mezu musikalaren gogortasuna eta sentimenduaren sakontasuna ere. |
| Estiloa: |
THRASH/HARDCORE |
|
|