|
| BOZA Ediziogunea - Taldeak |
| Taldea: |
IMUNTZO ETA BELOKI |
| Diskak: |
GAUAREN HELDUAN

ELKAR / 2007
GAUAREN HELDUAN (Triki/Elkar-2007), Imuntzo eta Belokiren seigarren disko hau, aurrekoaren eredu bikaina da. Kantu alaiak, freskoak, dantzagarriak eta baikorrak, tradizioari loturiko doinuak, kopla eta kantu herrikoien errekuperazioa, gure paisaje zein naturari buruzko irudikapen zoragarriak, hala nola gure oroimenean eskegitzen diren iparraldeko melodia gozo bezain nostalgikoak, ofizio zein sena handiz nahasten ditu berean, tradizioa eta modernitatearn arteko oreka egonkorra lortuz eta sentsazio bizigarrien aldeko apostu argia eginez.
Hamalau kantutan, GAUAREN HELDUAN honek harrapatu egiten gaitu festa koloretsuaren sarean eta eskutik hartuta ametsetako dantza helduaren gune zirraragarri horretarantz garamatza, gure gogoan betiko iraunerazteko.
| |
| GANBARAN BAI UROLAKO TRIKITIXA

ELKAR / 2004 Erromeri eta trikiti munduan aurkezpenik behar ez duen bikoteak Urolako trikiti pieza zaharren bilduma osatu du. Urolako zenbait trikitilari historikok sortutako piezak bere garaian berezkoa zen moldean jo eta bat-batekotasuna mantendu nahi izan dute, eta baita lortu ere!
Trikiti eta panderoaz gain hain ohizkoak ez diren musika tresnak sartu dituzte: botila, trikitiaren maleta, tinbalen kaxa
Guztira 23 abesti fresko eta dantzagarri, erromeriazaleen gozamenerako. | |
| LOUISIANARA NOA

ELKAR / 2002 Bikotearen laugarren disko honetan hamabi abesti bizi eta dantzagarri topatuko dituzu. Bertan, beraiek egindako kantuez gain, besteak beste, honako kolaboratzaileen hitzak entzun daitezke: Jon Maia, Xabier Amuriza, Jexuxmai Lopetegi, Estitxu Arozena, Joxe Mari Karrere...
| |
|
| Kontaktua: |
boza@e-boza.com / 943 317 150 |
| Estiloa: |
TRIKITIXA |
|
|
|
|
|
|
|
|

|
|
|
© 2001-2010 - BOZA Ediziogunea -
boza@e-boza.com
- Eskubide guztiak erreserbatuak
Portuetxe, 88 - Bis - 20018 Donostia
Tel.: 943 31 71 50 - 943 31 02 67
Fax: 943 31 71 50 - 943 31 02 16
|
|
|
|