|
| BOZA Ediziogunea - Taldeak |
| Taldea: |
AMAIA ZUBIRIA |
| Diskak: |
NABIL

ELKAR / 2008
Amaia Zubiria euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jabe da. Magia handiarekin nahasten du kantuaren sentimendua kantatzearen plazerarekin, eta entzuleak, azkenean, ahotsaren lilurak harrapaturik, haren uhinen menpera gelditu baino ezin du egin.
Disko berri honek, iturri zaharrari darion ur beti berri eta freskoaren modura, errepertorio klasikoari helduko dio, bereziki Iparraldeko tradizioa ekarriz , amini bat hegoaldetik, hala nola historikoak izan diren bi emakume kantariren kantu zoragarri pare bat ere (Lurdes Iriondoren HALA ERE eta Estitxuren AVE MARIA ezagunak).
| |
| HAATIK

ELKAR / 2002 Amaia Zubiria (Zubieta / Usurbil, 1947), euskal kantagintzako sentiberatasun handieneko ahotsaren jabe da.
"Haatik" bakarka kaleratzen duen laugarren diskoa da, eta honen bidez begirada bat botatzen dio bere iraganari; hala, garai zaharretako zenbait abesti errebisatzen ditu eta aspaldiko kantuetako sentimenduak berreskuratzen; baina, horiekin batera, 7 kantu berri ere oparitzen dizkigu, bihotzetik bihotzera. | |
| HOU PITXU HOU

ELKAR / 1998 Ikastolen elkartea eta Labayru ikastegiak elkarlanean Urte Sasoiak izeneko kolezioaren barruan argitaratu duen bigarren emaitza da. Aurrekoan, Oles ta Oles diskoan, gabon kantuak bildu baziren, oraingoan udaberri ingurukoak jaso dituzte. Kasu honetan Amaia Zubiria kantari ezagunaren ahotsa eta Anjel Unzuren konponketek lan eder bat osatu dute. | |
|
| Kontaktua: |
boza@e-boza.com / 943 317 150 |
| Estiloa: |
HERRI FOLKLOREA |
|
|
|
|
|
|
|
|

|
|
|
© 2001-2010 - BOZA Ediziogunea -
boza@e-boza.com
- Eskubide guztiak erreserbatuak
Portuetxe, 88 - Bis - 20018 Donostia
Tel.: 943 31 71 50 - 943 31 02 67
Fax: 943 31 71 50 - 943 31 02 16
|
|
|
|