SORMINETAN

ELKAR / 2006 1998. urtetik ez genuen Lapurdiko kantariaren berezko kantu berririk jaso. 2000. urtean George Brassens-en kantuen bertsioez osatutako disko zotil eta ederraren ostean, oraingoan berriro bere mundura dator Anje Duhalde: bere ahotsaren sujerentzietan oinarriturik, rock-blues-folk estiloetan emaniko aire herrikoi sentikor bezain baikor eta aurrerakoia.
Rafa Ruedaren produktore artistiko eta Mikel F.Krutzaga teknikari izango direlarik, Anje Duhalderen disko berri honen kalitatea zein profesionalitatea bermaturik dago. | |